Ireki dugu!
Azkenean ireki ditugu espazio berriko ateak!
Dakizuen bezala, Kaori Faktoria txiki gelditu zaigu eta hilabeteetako lan, obra, bilera eta buruhauste batzuk eta gero, sormenak leku berri bat du orain.
Ez gara urrutira joan! Kaori Faktoriaren ondoko lokala da gure txoko berria, Villabonako Kale Nagusian 26 zenbakian.
Oso pozik gaude sortu berri dugun espazioarekin. Buruan ditugun proiektuak aurrera eramateko aukera emango digulako.
Dendaz gain, tailer handiago bat du atzean, eta zuekin konpartitzeko desiatzen gaude!
Kaori eta Amlu-k etxe berri bat dute, AKAM da leku berri honen izena, bi ahizpen proiektuak batuko dituena. Izen indartsua iruditzen zaigu, ea zuei ere gustatzen zaizuen.
Orain arte ezagutzen zenuen dendaren xarma bera mantentzen du, baina orain, AKAM espazioak eskeiniko diguna, handiagoa izango da.
Gehiago jakin nahi duzu?
